Ingurumen hezkuntzako programa izanez, EA21en xede nagusiena da -bakarka zein kolektiboki- arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea.
EA21 programarekin ondoko helburuak lortu nahi dira ikastetxeetan:
- Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
- Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta Eskolen Udal Foroetan ezagutarazi.
- Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatu.
- Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.
- Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.
- Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.