Andra Mari egoitzara alaitzeko asmoz!

Gaur goizean, dbh 2. mailako gela bateko ikasleak gabon kanta pare bat abestera hurbildu dira Andra Mari nagusien egoitzara, koreografia eta guzti.

Gustatu zaiela ematen du, han berriro bueltatzeko eskatu digute eta. Eta ez dugu baztertzen!

Datorren astean 2. mailako beste gelakoak, Jose Miel Barandiaran egoitzara joango dira asmo berarekin.

Eskerrik asko zuen inplikazioagaitik! Benetan esperientzia aberasgarria izan dela zuentzako argi daukagu.