Metodologia honen zenbait alderdi garrantzitsu aipatuko ditugu:
- Ikasleengan zentratuta dago.
- Bidea ematen dio ikerketari.
- Ikaskuntza kooperatiboa errazten du.
- Interakzioa bultzatzen du.
- Ikaslearen lana eta munduko errealitatea lotzen ditu.
- Ikaslearen kuriositatea eta jakin-nahia pizten du.
- Hainbat trebetasun garatzeko jarduera egokietan oinarritzen da.
- Ibilbidea ondo zehaztuta dago: hasiera, garapena eta amaiera.
- Azken emaitza edo produktua kideei jakinaraztea eta aurkeztea bilatzen da beti.
- Prozesuaren etengabeko ebaluazioa dakar, bai norberarena, bai elkarrenganakoa.