Ikusle onaren dekalogoa

  1.  Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere; umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezitzen joateko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu!
  2. Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu. Garrantzitsuenak ez du emaitzak izan behar.
  3. Hutsegiteegatik ez iezaiezu agirikarik egin; Ikasten ari dira! Diozun guztia positiboa izan dadila, motibagarria hori da, ez agirika egitea.
  4. Jardueran parte har dezatenekiko errespetua ager ezazu (ikasleak, entrenatzaileak, arbitroak eta jendea). Derrigorrezkoak ditugu!.
  5. Zuk zeuk jakingo duzu zer egin behar duten, baina ez itzazu "telebideratu" zer egin behar duten esanez. Eman iezaiezu jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna!
  6. Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta umeek hori egitera, eta ezarritako araudiaren arabera jokatzen anima itzazu.
  7. Uko egin iezaiezu jendeak edota edozein parte hartzailek sortutako edozein motako indarkeriei edo jarrera ezegokiei.
  8. Jarduerari amaiera ematerakoan balora ezazu benetan garrantzia daukana, hau da, bakoitzaren hobekuntza, eta ez lortutako emaitza.
  9. Ikusleek arau hauek bete ditzaten ahaleginak egin itzazu, era horretara jarduera denentzat onuragarriagoa izan dadila lortuko duzu.
  10. Ez ezazu inoiz ahaztu zeure portaera zeure seme-alabentzako eredu izango denik, eta batez ere benetako protagonistak eurak direnik.

    GOGORATU HAURREN UNEA DELA…

    EZ ZAITEZ BILAKATU JARDUERAREN PROTAGONISTA!!!

Kirolarien dekalogoa

  1. ENTRENATZAILEAK ERRESPETATU BEHAR DITUT. Nire entrenatzailea errespetatu behar dut, niregatik kezkatzen delako eta niretzat onena nahi duelako.
  2. ARAUAK BETE EGIN BEHAR DIRA. Araudia ezagutu eta bete egin behar da, errespetatu egin behar dut jokoaz gozatzeko, tranparik egin gabe: den-denok bete behar dugu araudia.
  3. DENAK GARA GARRANTZITSUAK. Kirola egiten dudanean, pertsona guztiak gara besteak bezain garrantzitsuak: nire taldeko kideak, gure aurkariak, gure entrenatzaileak, epailea eta gainerakoak: horiek guztiak ez baleude, ezingo nuke nire kirola egin, eta beraz, denak dira nire lagunak.
  4. KIROLA AISIA DA. Ongi pasatzeko egiten dut kirola, nire aisialdiaren parte da eta irabaztea ez da garrantzitsuena: lehian aritzeko egiten dut kirola, baina azken helburua ongi pasatzea eta pertsona gisa haztea da.
  5. NIRE AURKARIAK ERRESPETATU BEHAR DITUT. Nire aurkariak errespetatu behar ditut eta ni tratatzea gustatuko litzaidakeen moduan tratatu: errespetuarekin.
  6. EPAILEAREN IRUDIA ERRESPETATU BEHAR DUT. Epailearen irudia errespetatu behar dut, bera gabe ezingo bait nuke nire kirola egin, eta bera arduratzen delako joko garbia egin eta araudia betetzeaz.
  7. ANIMOAK EMAN DITZAKET, INOIZ EZ IRAINDU. Ez da gauza bera animoak ematea eta irainak jaurtitzea: oso ongi dago nire taldeari animoak ematea, baina ez du iraindu behar ez aurkako taldea, ez aurkako kirolari eta entrenatzaileak, eta ez epaile lanetan ari den pertsona ere.
  8. NIRE FAMILIAK EREDU IZAN BEHAR DU. Nire familiak kiroltasunezko jarrera eta jokabidea erakutsi behar du: niri animoak ematea nahi dut, baina gainerako kirolari, entrenatzaile eta epaileei begirunea agertzea ere bai.
  9. GALTZEN BAI, BAINA BAITA IRABAZTEN ERE JAKIN BEHAR DUT. Irabazten eta galtzen jakin behar da, aurkako taldeari zorionak emanez irabazten duenean, eta isekarik ez eginez nire taldeak irabazten duenean.
  10. NIRE GOIBURUA GARBI JOKATZEA DA. Kirolean oso garrantzitsua da errespetua, ahalegina eta tolerantzia: gure goiburuak “garbi jokatzea” izan behar du.

Joko garbiaren dekalogoa

  1. Eman animoak zure taldeko kirolari guztiei, baita gauzak txarto egiten dituztenean ere eta txalotu joko ona, nork egin duen kontutan hartu gabe.
  2. Ikasi eta errespetatu joko-arauak, baita arauak betearazten dituzten pertsonak ere (epaileak): kirolean ezinbestekoak dira.
  3. Errespetatu zure entrenatzailearen erabakiak, nahiz eta zure gustukoak ez izan: erabakiak hartzea da entrenatzailearen eginkizunetako bat. Beharrezkoa balitz bukaeran emango dizkizu arrazoiak.
  4. Jokabide ustelak dira lesioen edo lesio larrien plantak egitea, edota zigorrak eskatzea partida bat irabazten saiatzeko.
  5. Ez da egokia zoritxarreko egoerei (lesioak) probetxua ateratzea, kiroltasunik gabeko trikimailuak erabiltzea (denbora galtzea), edo inori irain egitea.
  6. Ez onartu kiroltasunik gabeko jokabideak, ez parte-hartzaileenak, ez entrenatzaileenak, ez eta ikusleenak ere.
  7. Ez gutxietsi zure aurkaria, bere maila zurea baino txikiagoa bada; eta irabazten baduzu, ez egin gehiegizko ospakizunik bere aurrean: geroago ere izango duzu ospatzeko denbora. Eman animoak galdu duenari. Galtzen duzunean onartu kiroltasunez emaitza.
  8. Zure aurkariari kalte edo minik eginez gero, itaundu berehala nola dagoen, eta eskatu barkamena. Era berean, lesiorik ikusten baduzu, gelditu jokoa, eta esaiozu arbitroari.
  9. Zelaian eztabaidarik sortuz gero, ahalegindu zaitez alderdi biak adiskidetzen. Ez ezazu parte hartu eztabaidak biziagotzeko.
  10. Eman parte-hartzaile guztiei zeuretzat nahi duzun tratua.