DURANGALDEKO GAZTEEN I. ARTE LEHIAKETA

DURANGALDEKO GAZTEEN I. ARTE LEHIAKETAKO OINARRIAK

1. NORI ZUZENDUA: Durangoko ikastetxe eta formazio zentroetan matrikulatuta dauden 12 eta 18 urte arteko Durangaldeko gazteek parte hartu dezakete (Nevers, San Jose Jesuitak, San Antonio-Santa Rita, Kurutziaga, Fray Juan Zumarraga, Maristak, Ibaizabal, Oinarrizko Lanbide
Heziketako Udal Institutoa).

2. PARTE-HARTZEA: Ikasle bakoitzeko artelan bat onartuko dugu, eta lan hori ezin izango da lehenagoko beste lehiaketaren baten saritutakoa izan.

3. MODALITATEAK: Pintura (marrazketa barne) eta Eskultura (zura, buztina, harria, burdina)

4. GAIA ETA TEKNIKA: Gaia eta teknika libreak izango dira.

5. NEURRIAK: Pintura modalitatean: gehienez 30F (92×73 cm). Eskultura modalitatean: 0,50 cm-ko zabalera, 0,50 cm-ko sakonera eta 1 m-ko altuera, gehienez.

6. ZELAN AURKEZTU: Lanak sinadura eta marko barik aurkeztu beharko dira; akuarela, marrazki eta antzekoak euskarri gogorretan aurkeztu beharko dira.