EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO DURANGOKO HERRI AKORDIOA

Erantzun izugarria izan du  Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako  Herri  Akordioaren alde sinadurak batzeko proposamenak!!

Gure ikastetxean 230 sinadura baino gehiago batu dira HHn eta LHn jarritako mahaiei esker. Hezkidetza batzordeko kideak Udaletxeko ordezkariaz, Pilar Ríoseaz, batu dira eta sinadurak eman dizkiote ekintza sinboliko baten. Bertan gure ikasleak izan dira protagonistak euren kezkak eta ardurak adieraziz  gai honen aurrean.

Mile esker ekitaldi honetan parte hartu duzuen guztiei!