Azken urteotan ohikoa izaten ari den lez , aurten ere gure LH eta DBHko ikasleek maiatzaren 10, 11 eta 12an “VII. Ikastetxeen Errugbi Topaketa 2017”an parte hartu dute, kirol hau hobeto ezagutu eta gozatzeko helburuarekin.

Bertan, hainbat ikastetxetako neska-mutilekin esperientzia eta momentu dibertigarriak elkarbanatzeko aukera izan dute, kirola bitartekari izanda.

Ekimen honekin errugbia eta ohitura osasungarriak sustatzeaz gain, kontzientziazioa eta solidaritatea bezalako baloreak ere bultzatu egiten ditugu. Izan ere, azken bi urteotan elkartasunezko ekintza batekin lotu dute Durango Rugby Taldekoek , eta aurten Saharako emakumeei laguntzeko erabiliko dute ateratzen duten etekina.

Hurrengo bideoetan gure ikasleak errugby topaketetan ikusi ditzakezue:

LHko ikasleak 

DBH 1 eta 2ko Ikasleak

DBH 3 eta 4ko ikasleak