Etapak

Haur hezkuntza

Haur Hezkuntzako bigarren ziklo honetan (3-6 urte), umearen garapen kognitiboa eta dituen beharrak kontuan hartuta, helburu hauekin egiten dugu lan:

  • umeen jakintza bultzatzea jarduera globalizatzaile eta ludikoen bitartez
  • umeen gaitasunak garatzea, euren autoestimua sendotuz
  • umeen kuriositatea eta jakin-nahia piztea, gaitasun kognitiboak ernarazten dizkieten proposamenak aurkeztuz
  • umeen sormena eta adierazmena garatzea, hainbat hizkuntza motaren bidez: ahozkoa, grafikoa, teknologikoa, plastikoa, gorputzezkoa, musikala, etab.
  • bizikidetza erraztea, errespetua, lan kooperatiboa eta aniztasunarekiko konpromisoa bultzatuta; betiere, umeak pentsamendu kritikoa garatu behar duela aintzat hartuta
  • estrategiak diseinatzea gurasoen partaidetza errazteko, bai eta etengabe informatuta egon daitezen ere  

Lehen hezkuntza

6 eta 12 urteko epean haurrek barne garapen nahikoa dute eta “kanpoaldera” hazten hasteko unea da: ulertzen, adierazten, barneratzen eta parte hartzen hasten dira eta “jakiteko gogoa” pizten zaie,  lan egiteko beste aukera batzuk zabalduz.

San Antonio ikastetxean lehentasunak dira guretzat:

  • Jarrera eta jokabide pertsonalak (esfortzua, ordena, erantzukizuna…) eta sozialak (errespetua, elkarlana, laguntza) garatzea, identifikatzen gaituzten baloreetan oinarrituta: bakea, justizia, solidaritatea.
  • Oinarrizko trebetasun eta ezagutza akademikoak menderatzea.
  • Informazioa kudeatzeko, ikasketa autonomorako eta arazoak sormenez konpontzeko oinarrizko erremintak ezagutzea.
  • Etapa honen garapeneko elementu adierazgarriak dira, baita ere, gelako giroa zaintzea, metodologia dinamikoa erabiltzea, dibertsitatea aintzat hartzea, inguruan errotutako kanpaina eta ekintzak barneratzea edota adinari egokitutako eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzea. Tutoreak erreferentzia argia dira segurtasuna irabazteko, zalantzak ebazteko, arazoak konpontzeko, etab. Taldeko nahiz banakako tutoretzak eguneroko gauza dira.

Berrikuntza programak:

  • IKKI (ikasketa kooperatiboa)
  • Esperimentatuz ikasi (proiektu diziplinartekoak)
  • lagun nagusia
  • patrulla berdea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Aurreko beste etapetan bezala, hezkuntza integralaren alde egiten dugu gure etapan ere,gaitasun guztiak landu eta ikaslea bera izan dadin protagonista bere ikas-prozesuan. Proiektuetan oinarritutako ikasketa, ikasketakooperatiboa, bizkidetza positiboa, hizkuntzak eta etorkizunerako orientazioa dira gure lan lerro nagusiak.

Bost hizkuntza (euskara, ingelesa, frantsesa, alemana eta gaztelania) eskaintzen dituen Durangaldeko ikastetxe bakarra gara;eta, gainera, elkartrukeen eta bidaia kulturalen bidez indartzen dugu haien irakaskuntza.

COOKIES

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies