EUSKARAREN EGUNA -manifestua-
San Antonio ikastetxeko Euskara Batzordeko ikasleak gara.
Euskaldunontzat euskara gure ama hizkuntza izateaz gain, gure herriko ezaugarri nabarmenetarikoa ere bada. Gu geu euskararekin identifikatuta sentitzen gara.
Ardura guztiona da eta eskolak ezin du zeregin guztia bere gain hartu. Instituzioek ere badute zeresanik eta zereginik. Aisialdian, kirolean… euskaraz bizitzeko aukerak egon behar dira. Eta horretan euskaldunok sarri izaten gara umezurtz!
Horregatik, ekitaldi honetan, San Antonio ikastetxeko ikasleok euskararekin eta euskal kulturarekin daukagun konpromisoa zuei helarazi nahi dizuegu.
Izan zirelako gara, eta garelako izango dira!
Guk geuk hartu dugu jada euskaraz bizitzeko konpromisoa! Eta zuk??
PLAZARA, EUSKARA
PLAZARA!!
EUSKALDUN IRAKASLE
ETA IKASLEOK, DANTZARA!
PLAZARA, DANTZARA!
GURE HERRIAREN
GEROA BAIKARA!!