GABON KANTAK BARANDIARAN EGOITZAN
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere, DBHko 2. mailako ikasleak, Barandiaran nagusien egoitzara joan ginen bertan dauden nagusiei gabon kantak abestera.
Beste behin ere, esperientzia ederra izan zen. Hango arduradunek eta langileek besoak zabalik hartu gintuzten eta asko erraztu zuten ekintza.
Egoitzako solairu ezberdinetatik pasatu ginen instrumentuekin eta gure ahotsekin haien goiza alaitzen eta ziur gaude gure ikasleek bertan eman zuten ordu eta erdia ez dutela erraz ahaztuko.
Denetarik eduki genuen: txaloak, negarrak, barreak…. Oso momentu berezia eta hunkigarria izan zen denontzat. Datorren urtean bueltatuko gara!!!