KIROLEAN ERE ARTISTAK!

Durangon jokatu berri den “Ales Petralanda” padel txapelketan, gure ikastetxeko irakasle bi, Oier Urigoitia eta Nerea Barrenetxea, txapeldun irten ziren euren kategorietan. Oierrek, bere laguna den Igor Zabaletarekin jokatu zuen eta Nereak, aldiz, eskolako ikasle ohia eta lagun mina den Itziar Zurbanorekin.

Hau gutxi baliz, lehiaketa “mistoan” bikote moduan aritu ziren txapeldun orde geratuz eta bikote paregabea osatzen dutela demostratuz. Zorionak bioi!