KONTSUMO TAILERRAK
Ikasturtero bezala aurten ere, Kontsumobide erakundeak eskeintzen duen “kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan” programa ibiltarian parte hartu dugu.
Helburu nagusia kontsumo-arloko prestakuntzan eta hezkuntzan laguntza eskeintzea da, kontsumitzaile eta erabiltzaile kontziente, kritiko eta arduratsuak prestatzeko.
Aurten landu ditugun tailerrak hurrengo hauek izan dira:
- Elikagaien ekoizpena
- Ontziak eta euren berrerabilpena
- Bideo-jokoak
- Etxeko ekonomia jokoan
- Telefono mugikorra eta internet
Horrez gain, gurasoentzako tailer bat ere eskeini zen urtarrilaren 30ean arratsaldeko 16:45ean eta jorratu zen gaia “adingabeak eta telefono mugikorra” izan zen.