Pikler printzipioetan oinarritutako proiektua garatzen dugu gurean:
- Umearen errespetua ezinbestekoa da (garapen erritmoa, bakoitzaren jarduera, jakin-mina. . .).
- Umearekiko konfidantzan oinarrritutako harreman afektiboa sortzen dugu. Garapen
integrala lortzeko umea emozionalki ongi egotea funtsezkoa da eta. - San Antonio ikastetxean haurra gaitasunez betetako pertsonatzat dugu. Horregatik,
autonomia osoaz garatzeko aukera ematen dituzten materialak eskeintzen dizkiogu. Era
berean, mugimendu askearen bitartez, lehenengo bere burua/gorputza eta geroxeago
mundua ezagutzeko aukera ematen dituzten espazio zabalak ere bai.
EMMI PIKLER: UMEEK MUGIMENDU-ASKATASUNA BEHAR DUTE.
METODOLOGIAK pbl pROIEKTUEN BIDEZ LANEAN
METODOLOGIA HONEN EZAUGARRI BATZUK. . .
- Ikasleengan zentratuta dago. (Rol aktiboa)
- Ikaslearen autonomia pizten du.
- Ikerketarako interesa sustatzen du.
- Arazoei aurre egiteko jarrera positiboa sustatzen du.
- Ikaskuntza kooperatiboa ahalbidetzen du.
- Interakzioa bultzatzen du.
- Komunikazioa -azken ekoizpena-; kideei jakinaraztea eta aurkeztea bilatzen da beti.
mETODOLOGIAK IKKI ikasketa kooperatiboa
METODOLOGIA HONEN EZAUGARRIAK ETA HELBURUAK
Ikasketa kooperatiboa ikasle-talde txikien erabilera didaktikoa da.
- Ikasleek elkarri lagunduz lan egiten dute norberaren eta besteen ikasketa maila maximizatzeko” (Ikasketa indibidualista-leihakorra vs ikasketa kooperatiboa)
- Talde kooperatiboan lan egiten ikastea.
- Solidaritatea, adiskidetasuna, aniztasunaren errespetua eta beste hainbat balore garatzen laguntzen digu metodologia honek.
psikomotrizitatea
BERNARD AUCOUTURIER-EK PROPOSATZEN DUEN PRAKTIKA JARRAITZEN DUGU SAN ANTONI O IKASTETXEAN
BERNARD AUCOUTURIER FRANTZIAR PEDAGOGOAK, PRAKTIKA PSIKOMOTORRA SORTU ZUEN
6 urte arte, haurra gorputzaren bidez bizi eta komunikatzen da. 6 urtetik aurrera, gorputzaren bidezko komunikazioa gutxitzen doa, eta aho hizkuntzak indar handiagoa hartzen du. Psikomotrizitateko gela, gorputzaren bidez adierazpen librea ahalbidetzen duen unea da, “gorputzean” eta” gorputzaren bidez” adierazteko bidea ematen duen testuinguru bat. Norberaren “Nia” eraikitzen laguntzen du.
Hori dela eta, psikomotrizitate gelako jarduera ondoren adierazten dena lortzeko bideratua izango da:
- Haurraren komunikazioa erraztea, hasieran hitzik gabekoa, eta pixkanaka hizkuntzaren bidezko komunikazioa sartuz.
- Ekintza eta jarduera sortzaileak estimulatzea.
- Haurraren autonomia garatzea.
GAITASUNAK-GAMIFIKAZIOA
MATEMATIKA ETA TEKN O L O GIA GAITASUNAK LANTZEN
- Matific”, zuen seme-alabek gaitasun matematikoa lantzeko baliabidea.
- Baliabide honek, jolasetan eta norberaren trebetasunetan oinarritutako 2000 ariketa baino gehiago ditu.
- Lehen Hezkuntzako matematika-adituek eta jokuetan adituek sortutakoa da eta gelan landutako matematika edukietan sakontzea du helburu.
- Berehalako ebaluaketa: banakakoa zein taldekoa.
- Zuen seme-alabei “Matific”-en sartzeko erabiltzaile eta pasahitza emango zaie, horrela eskolan ikasitakoa etxean finkatzeko aukera izango dute.
Hiru kontzeptuetan oinarritzen da Kluppy: Irakatsi
- KLUPPYren helburu nagusia ikasleei modu zuzen eta arinean mekanografia irakastea.
- Modu atsegingarriagoan irakatsi nahi dugu.
- Hori dela eta, gamifikazioaren alde apostu egiten dugu motibazio iturri bezala.
- Etorkizuneko oinarritzat daukagu. Teklatua zuzen erabiltzen jakitea garrantzitsua da.
- Ordenagailuarekiko lana optimizatzea.
Elkarbizitza Gugan hezkuntza emozionala
HEZKUNTZA-K OMUNITATEAREN ADIMEN EMOZIO NALA GARATZEK O SORTUTAKO PROIEKTUA DA GUGAN, BATEZ ERE IKASLEEN ETA IRAKASLEEN ADIMENA SUSTATZEKO .
ADIMEN EMOZIO NALAREN GARAPENA EZINBESTEKOA DA GURE HEZKUNTZA- PROIEKTUAREN BILA ARI DEN PERTSONAREN HAZKUNTZA INTEGRALERAKO
Alde batetik, pertsonaren barne dimentsioan, ezagutza, motibazioa eta norberaren erregulazioa
lantzen dira. Bestetik, pertsonen arteko dimentsioan, gainerakoekiko harreman positiboak eta bizikidetza positiboa izatea lantzen dira. Hartara, metodologia berriak arrakasta eta probetxu handiagoz sustatzea, bullyingari aurre hartzea, eskola inklusiboagoa izatea lortuko dugu, bai eta gure ikasleak pertsona trebeagoak eta zoriontsuagoak bilakatzea ere.
Hezkuntza-komunitate osoarengan eragina duen adimen emozionalerako programa.
- Bullyingaren prebentzioa.
- Adimen emozionalaren garapena.
- Bizitzarako trebetasunak.
- Irakasleen ongizatea.
- Bizikidetza positiboa.
hizkuntza gaitasuna amco ingelesa
O UR PASSI O N IS T O SEE O UR CHILDREN HAPPY WHILE THEY LEARN.
AMCO DEVELOPS RESOURCES AND METHODOLOGIES THAT ADAPT NATURALLY AND EFFICIENTLY TO THE REQUIREMENTS O F THE NEW GENERATIONS SO THEY CAN HAVE A GREAT EXPERIENCE OF HAPPINESS, FRIENDSHIP, LEARNING, TRUST, AFFECTION, AND RESPECT IN SCHOOL
“Amco” metodoaren helbururik
garrantzitsuenak:
- Ikasleengan ingelesa ikasteko jakin-mina piztea.
- Ingelesez hitz egiteko oinarrizko trebetasunak garatzea.
- Hiztegia aberastea.
- Ekintza erakargarriak sortzea.
- Ikasleen garapen integrala bultzatzea.
- Ikasleek duten maila aintzat hartzea.
- Beste kultura, hizkuntza, ohitura eta hiztunenganako jarrera positiboak bultzatzea.
hizkuntza gaitasuna irakurketa plana
“EL QUE LEE MUCHO Y ANDA MUCHO, VE MUCHO Y SABE MUCHO” MIGUEL DE CERVANTES.
“UN LIBRO ABIERTO ES UN CEREBRO QUE HABLA; CERRADO, UN AMIGO QUE ESPERA; OLVIDADO, UN ALMA QUE PERDONA; DESTRUIDO, UN CORAZÓN QUE LLORA” PROVERBIO HINDÚ.
Helburuak:
- Irakurketa eraginkorra lortzea (akademikoa)
– Trebetasun kognitiboa - Irakurketan zaletasuna (ludikoa)
– Obra literarioak ezagutu eta gozatu
– Etekin pertsonala, moral eta emozionala. - Lexikoa (Dekodifikazioa)
- Sintaktikoa
– Puntuazio markak
– Arau gramatikalak
– Entonazioa - Semantikoa
Etapa guztiak barne
- Konkrezio maila ezberdinak ikasleen
adinaren arabera.