Luisenschule eta San Antonio (elkartrukea)

Aurten ere,  laugarren urtez,  DBHko hirugarren mailako ikasleok Alemaniako Luisenschule ikastetxea bertatik bertara ezagutzera joan gara. Hiru urtean eskolan alemaneko klaseak jaso ostean bertara joatea oso esperientzia polita eta garrantzitsua izan da. Hasieran urduri sartu ginen hegazkinera, baina hara heldu eta familiekin elkartzean desagertu egin zen urduritasuna. Hasierako egunetan dana zen desberdina kultura,eskolak, ohiturak,etab.. Bertako tratua, ezagututako lekuak eta gure arteko harremana azpimarratzekoak dira. Esperientzia ahaztezina izan da. Irrikitan gaude maiatza heldu eta eurak berriro ikusteko!