MAIATZAK 17- LGTBIQ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Aurrerapauso itzela eman bada ere, bisibilizazio eta onarpen mailan adibidez,oraindik asko geratzen da benetako berdintasuna lortzeko . Horregaitik da garrantzitsua maiatzaren 17a.

Gure ikastetxean aniztasunarekiko errespetuaren alde egiten dugu; irain, diskriminazio eta edozelako indarkeriari 0 tolerantzia aldarrikatuz. Hori dela eta Hezkidetza batzordetik hainbat ekintza antolatu ditugu egun horren inguruan eta baita astean zehar ere.

HH- Ostadarraren koloreak aztertzeko tailerrak(askatasunaren bandera), ipuinak, koloretako siluetak, jolastokian dantzatu.

LH-Ostadarraren koloreak aztertzeko tailerrak, ipuinak, elkarrekin landutako ekintza jolastokian….

DBH- Dokumentalak, bideoak eta elkarrekin landutako ekintza