MERKABILBAO
Aurten ere 5.mailako ikasleok Merkabilbaora bisita egiteko aukera izan dugu.
Bisita gidatu honetan handizkako merkatarien eguneroko lanaren berri jaso dugu. Lehenik eta behin, Merkabilbaoko instalazioen antolaketa ezagutu dugu. Honekin batera Merkabilbaok lehen sektoreko ekoizpenak banatzeko daukan garrantzia ikusi dugu. Produktu ezberdinak pabelloi ezberdinetan nola banatzen diren ikusi dugu eta adibide bezala bananaren heltze prozesua azaldu digute.
Burutu dugun beste ekintza garrantzitsua arrainei buruzko tailerra izan da. Berton arrain zuria eta urdina bereizteko aholkuak ikusi ditugu eta arrainak garbitzeko aukera izan dugu. Itsaskiak ere gure eskuekin hartu izan ditugu. ZELAKO EMOZIOA!!!!!!!!
Lan neketsu hauen ostean arrain ezberdinez egindako hamaiketako ederra eta fruta zukua dastatzeko aukera izan dugu. Gainera ez gara esku hutsik bueltatu, gutariko bakoitzari laranja poltsa bat oparitu digute eta.