Hezkuntza Proiektua

San Antonio Ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ikaslea da protagonista.Ez gara irakaskuntza zentro bat , ikaskuntza zentro bat baizik eta honetan ikaslea bere osotasunean garatzen da.

Gure ikasleen garapen pertsonala eta ongizatea finkatzeko, ahozko adierazpenaren eta ulermenaren , irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren inguruko oinarrizko kultura-trebetasunak eskuratzeko, eta gizarte-trebetasunak, lan-ohiturak eta ikasketa-ohiturak, sena artistikoa, sormena eta afektibitatea garatzeko aukera emango dien hezkuntza ematea da gure xedea.

Hezkuntza helburuak

  • Zenbait lengoaia eta hizkuntzatan eraginkortasunez komunikatzeko gai izatea.
  • Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, lan egiteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea eta barneratutakoa, beste testuinguru batzuetara transferitu ahal izatea.
  • Elkarrekin bizitzen ikastea; elkarrekintzak positiboak izatea eta gatazka-egoeretan elkarrizketa erabiltzea aktiboki eta demokratikoki parte hartzen ikastea, bait alankidetzan jarduten, talde-lanean aritzen eta aniztasuna errespetatzen ere.
  • Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteen sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontutan hartzea.
  • Egiten eta sortzen ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimenak izatea eta ahalegina eta zailtasunak gainditu izana baloratzea.
  • Pertsona gisa garatzen ikastea, nork bere nortasuna erakustea, emozio negatiboak kontrolatzea, balorazio positiboa eta errealista egitea, autonomo izatea, hartutako erabakiekiko arduratsua izatea eta printzipio etikoen arabera jokatzea.
  • Etengabeko bilaketa eta elkarrizketa eskatzen digun gizarte anitza pertsonaren dignitatea eta ongizatea oinarri izatera eramateko konpromisoa adieraztea, barrentasuna eta transzendentzia aukera bezala ulertuz.

COOKIES

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies