"Xehetasunez diseinatutako espazio bat, bakoitzak bere onena eman dezan. Zure seme-alabak zuk egingo zenukeen moduan zainduko ditugu, eta ikaskuntzaren bide zirraragarrian zurekin izango gara."
San Antonio taldea
Bisita birtuala
Egin ibilbide birtual bat gure ikastetxetik
Irakasleak
0
Esperientzia urteak
0
Ikasleak urtean
0
Ikasitako hizkuntzak
0
Eskolaz kanpoko jarduerak
0
Testigantzak
Niretzat, proiektu honen parte izatea benetan aberasgarria da. Kooperatiba izanik, talde familiar bat osatzen dugu eta denon inplikazioa erabatekoa da. Gure indargunea ikasleen garapen integrala da: berrikuntza eta elkarlana oinarri hartuta, harrera beroa eta bakoitzaren beharrei egokitutako gertuko arreta eskaintzen dugu beti.
Alicia, DBHko irakaslea.
Ikastetxean oso giro ona dugu eta horrek egunerokoa asko errazten du. Irakasleekin dugun harremana oso gertukoa eta estua da; badakigu edozer behar dugula ere, hor daudela guri laguntzeko prest.
Elaia, DBH 4. maila.
Zorte handia dut San Antonion musika eskolak emateko dudan askatasunagatik; horri esker, sormena eta ikaskuntza-gaitasuna modu berezi eta sakonagoan garatzeko aukera dugu. Niretzat musika ez da irakasgai bat soilik, komunikatzeko modu bat baizik, eta irakasle zein musikari gisa hazteko aukera ematen dit egunerokoan. Hezkuntzak musika behar du, eta musikak, transmitituko duen norbait.
“Gure asmo irmoa, bihotza eta gogoa, eskurik esku aurrera doa gora...'"
Nerea, LHko irakaslea
Niretzat, ikastetxe honetako langile izatea familia artean egotea da; egunerokoan etxean bezala sentitzen naiz. Giro hori da, hain zuzen, transmititu nahi dudana: familia berri batekin elkartzen naizen bakoitzean, nire helburua haurra gure gelan dagoenean bere etxeko beste gela batean egongo balitz bezala sentitzea dela azpimarratzen diet. Guretzat, ongizatea eta gertutasuna dira oinarria.
Pili, HHko irakaslea
Esperientzia ederra izan da, ez nuke hemen ikastea beste ezergatik aldatuko; ikastetxe honek esperientzia ahaztezin asko eman dizkit.
Maite, DBH4. maila
Oroitzapen oso ona dut zentro honetatik igaro izanaz. Irakasleen gertutasuna eta giro ona nabarmenduko nituzke; horrek ikastea askoz errazagoa eta motibagarriagoa egiten du.
Elene, DBH4. maila