Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Familien Nazioarteko I. Kongresua antolatu du datorren maiatzaren 6rako eta 7rako. Topaketa hau Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da
Zer helburu du kongresuak?
Kongresu honek familien errealitatearen inguruan hausnarketarako, elkarrizketarako eta esperientzien trukerako gune bat sortu nahi du. Egungo erronkei hainbat ikuspegitatik helduko zaie:
Soziala
Hezitzailea
Emozionala
Komunitarioa
Adituak eta gaiak
Bi jardunaldietan zehar, familien ongizaterako funtsezkoak diren gaiak jorratuko dituzte ospe handiko profesionalek. Besteak beste, bertan izango dira:
- Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako sailburua.
- Arnstein Aassve, demografian eta gizarte zientzietan aditua.
- Laura Rojas Marcos eta Javier Urra, psikologoak.
- Leticia Garcés eta Cristina Gutiérrez Lestón, adimen emozionaleko eta hezkuntzako adituak.
- Baita familia-enpresa eta kontziliazio arloetako beste hainbat aditu ere.
Izena ematea
Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da. Informazio guztia, egitaraua eta izen-emate formularioa kongresuaren webgune ofizialean aurkituko duzue:
Familia guztiak, profesionalak eta gizarte-eragileak gonbidatuta zaudete gure familien egungo eta etorkizuneko erronkei buruzko ikuspegi anitz hauek ezagutzera.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta hezkuntza-eremuan ongizatea hobetzeko erakusten duzuen konpromisoagatik.
Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda Familia eta Hezkuntza komunitatearekiko koordinaziorako zuzendaria.