AISA ikastaroa martxan da berriro ere: Euskarara eta euskal kulturara lehen hurbilketa doan

AISA ikastaroa martxan da berriro ere: Euskarara eta euskal kulturara lehen hurbilketa doan

Euskal Herritik kanpo jaiotakoei zuzendutako AISA ikastaroa berriz ere martxan da Durangon. Ekimen honen bidez, euskarara eta gure kulturara modu erraz eta hurbilean gerturatzeko aukera doakoa eskaintzen zaie herritarrei.

AISA ikastaroa Euskal Herritik kanpo jaiotako eta 16 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago. Helburu nagusia gure hizkuntzarekin eta kulturarekin lehen harremana izatea eta oinarrizko komunikazio-trebetasunak eskuratzea da.

Ikastaroaren ezaugarri nagusiak:

  • Nori zuzendua: Euskal Herritik kanpo jaiotako 16 urtetik gorako pertsonei.
  • Prezioa: DOAN.
  • Iraupena: 60 ordu guztira.
  • Izena emateko azken eguna: Irailaren 25a.

Informazio gehiago eta kontaktua:

Zalantzak argitzeko edo izena emateko, jarri harremanetan telefono hauetara deituz:

  • ☎️ 946 030 016
  • 📱 630 474 332
Animatu parte hartzera eta eman izena epea amaitu baino lehen!