Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak zabaldu du ikasturte berriko ekintzetan izena emateko epea

Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak zabaldu du ikasturte berriko ekintzetan izena emateko epea

Oporren ondoren berriro ere martxan da Bizenta Mogel Biblioteka, eta familientzat, haurrentzat zein gazteentzat antolatutako ekintzetan izena emateko epea ireki du.

Aurtengo programazio zabalaren barruan, hiru ekimen nagusi hauek nabarmentzen dira:

  • “Galdera handien kluba” filosofia tailerra (5-12 urte bitarteko haurrentzat)
  • “Berba parranda” irakurketa kluba (10-12 urte bitarteko haurrentzat)
  • “Erreinuen atarian” Romantasy irakurketa kluba (14 urtetik gorako gazteentzat)

Izena emateko informazioa:

  • Epea: Irailaren 18ra arte.
  • Nola eman izena: Bizenta Mogel Bibliotekan bertan edo Udalaren webgunean.

Harremanetarako:

  • Tokia: Bizenta Mogel Biblioteka (Komentukalea, 8 – Durango)
  • Telefonoa: 94 603 00 41
Animatu parte hartzera eta ez utzi izena ematea azken momenturako!