GERTA DAKIZUKE / BURUBERO
Urrian zehar, DBHko ikasleek beste bi ekintzetan hartu dute parte. Alde batetik “Gerta dakizuke” sentsibilizazio-programan. Honen helburua, trafiko-istripuen ondorioz eguneroko bizimoduan sor daitezkeen arazo latzei buruz ohartaraztea izan da. Bestetik, telebistako mundua barrutik ikusteko aukera izan dute, “Burubero” programaren grabaketan parte hartuz.