3×3 Basket txapelketa
Oinarriak
- Adin-tarteak
- 6-8 urte (2009-2011)
- 8-10 urte (2007-2008)
- 10-12 urte (2005-2006)
- Talde bakoitzeko 5 kide
- Talde kopuru MUGATUA (60 talde)
- Kategoriak: Mutilak eta Neskak
Arauak
- Partiduak 8 minutukoak izango dira
- Taldeko kide guztiek jokatu behar dute (aldaketak 2., 4. eta 6. minutuetan egingo dira, kanpoan dauden jokalariek joka dezaten)
- Kanasten balioa ohikoa izango da: 2 puntu eta 3ko marra atzetik 3 puntu; jaurtiketa libreak puntu 1.
- Denbora jaurtiketa libreetan baino ez da geldituko
- Lehenengo jabetza sosketatuko da.
- Kanasta bakoitzaren ostean, taldeek zelai erditik jarriko dute baloia jokoan
- Borrokak defendatzen ari den taldearentzat izango dira.
- Denbora bukaeran berdinketa balego, taldeko partaide guztiek jaurtiketa bana egingo dute; saskiratze gehien daukatenek irabaziko dute.
- Berdinketak jarraituko balu, talde batek sartu eta besteak huts egin arte (“muerte subita”)
- Jaurtiketa libreak, jaurtiketa eteten den jokaldietan baino ez dira botako.
- Gainontzeko falta arruntak alboko marratik aterako dira
- Ez da onartuko kirol-legearen kontrako portaerarik. Egongo balira, taldeari abisua emango zaio eta jarrera horrek jarraituko balu, txapelketatik kanpo geratuko litzateke.