GABON KANTAK HERRIKO KALEETAN ZEHAR
Barreak eta poztasuna aurten ere gabon kantak abestera irten ginenean. Durangoko kaleetatik jende gutxi zebilen arren, eskolatik hainbat ikasle, guraso eta langile irten ginen Durangoko kaleak eta bizilagunak alaitzeko asmoarekin.
Huachito, Hator hator, Edurrez dena da….. gure ilusio eta gogo guztia ipini genuen betiko eta gaur egungo gabon kantak abesten.
Eskerrik asko horrelako ekintza posible egiten duzuen guztioi: musikariak, irakasleak, familiak…. Galdu behar ez dugun ohitura dugu hau.
Artikulu txiki hau URTE BERRI EDERRA eduki dezazuen desiatzeko aprobetxatzen dugu. ZORIONAK!!!